Pages

2010-06-16

Lehiaketaren formularioa

Gogoratuko duzue 6.mailako ikasleentzako lehiaketa bat martxan jarri nuela. Lanak aurkezteko epea aurreko ostiralean bukatu zen ( ekainak 11an).
Hemen galdetegi bat aurkituko duzue, paperean agertzen zenaren antzerakoa. Ikastalde bakoitzak erantzun behar izan zuen.

Lehiaketan 6.mailako ikasle pila bat hartu zuten parte, eta gehienek den-dena asmatu zuten. Horregatik zozketa bat egin behar izan dut. Dagoeneko badaude irabazleak, dagoeneko badago festa eguna jarrita: datorren ostiralean, ekainak 18, ( eguraldia gurekin bat egiten badu) Gamarrako igerilekura joango gara. Eguzkirako krema ala aterkia?, zer eraman beharko dugu?????

2010-06-15

Hauteskundeen emaitzak

Kostata, baina azkenean hemen aurkituko dituzue egindako hauteskundeen emaitzak.
Aurkezpen txiki bat da ikusgai dagoena eta bertan irabazleen izenak eta bakoitzak jaso zituen botoak aurkituko dituzue.
Emaitzak, besterik ez ( hau da, ez dudala komentariorik gehituko zuen iritzia delako).

2010-05-28

EUSKAL IRUDIGILEEN HAUTESKUNDEAK

Esan bezala, maiatzak 18an gure ikastolan hauteskundeak ospatu genituen.
Dakizuenez, 14 euskal irudigile izan ziren aurkeztu genituenak . Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasle bakoitzak horien artean bere gustukoenaren alde botatu zuen.
428 izan ziren botoak eman zituztenak eta abstentzioak ere egon ziren; hauek, gehienak, irakaslearenak izan ziren.
Laster jakingo duzue zeintzuk izan ziren irabazleak eta zenbat boto jaso zituen irudigile bakoitzak. Momentuz, gozatu egun horretan ateratako irudiekin.

2010-05-17

HAUTESKUNDEAK IKASBIDEAN!!!!

Bihar martxoak 18an Ikasbidea ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok euskal 14 irudigileen artean aukeratuko dugu gehien gustatzen zaiguna.

2010-05-05

JOXANTONIO ORMAZABAL


Joxantonio Ormazabali nolabaiteko omenaldia egin nahi izan diogu Segurako Laiotz eskolatik. Lehenengo, erakusketa bat prestatu dugu irakurketa txokoan, bere biografia eta obrak bilduz. Duela bi urte egin zigun bisita ere gogoratu dugu. Material hau geletan irakurri eta komentatu dute ikasleek. Gainera, gaur, 5.mailako ikasleek Segura Irratiko "Bixi-bixi" programan parte hartuko dute, idazle honen inguruan solasean arituko direlarik.

2010-04-29

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Segurako Laiotz eskolan ere ospatu genituen Haur Liburuen Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehenengo, Hans Christian Anderseni buruzko gauza asko ikasi genituen eta baita bere ipuin batzuk irakurri ere. Gero, bere ipuinekin hegazkinak egiten ikasi eta hegatu egin genituen. Bukatzeko, ziklo desberdinetako ikasleak elkartu eta ipuinak kontatu genizkion elkarri. Oso arratsalde polita izan genuen!

2010-04-22

IRAKURKETAN URPERATU, PLISTI-PLASTA, ETA GAMARRAN BAINATU!



6.mailako ikasleek lanean jarri ditut, horretarako lehiaketa bat martxan jarri dut.
Hemen aurkituko dituzue oinarriak eta ikasleak behar izango dutena.
Nahi baduzue... begirada bat bota dezakezue eta berriz elkartzen garenean komentatuko dezakegu denon artean zer iruditzen zaigun.
Norbaitek nahi baldin badu... erabili dezake dagoen materiala. Ez duzue liburu guztiak irakurri behar, nahi baduzue erantzunak ere pasako dizkizuet.
.